Biziraun dugun emakumeok | Teaser

  • el año pasado
Sexu-indarkeria gaur egungo gatazka armatuetan erabiltzen den armarik krudel eta suntsitzaileenetako bat da.

Kenyan eta Ugandan errefuxiatuta dauden Kongoko sei emakume beren jatorrizko herrialdean jasan duten indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borrokan ari dira.
Biziraun dugun emakumeok kontakizun koral bat da, sexu-indarkeriak emakumeen bizitzetan eragiten dituen bizipenak eta ondorioak erakusten dizkiguna. Elkarrekin lotutako sei bizitza-istorio, beren duintasuna defendatzeagatik, beren buruaz jabetzagatik eta beren bizitzak berreraikitzeagatik bizirik atera diren emakume horien indarra eta erabakitasuna erakusten dutenak.

Sei kontakizun, indarkeria horiek desagerrarazteko neurri sendo eta eraginkorrak hartzera behartzera gaituztenak. Indarkeria horiek, sistematikoki, bizitzen dituzte emakumeek eta neskek gerra-testuinguruetan. Erasotzaileen zigorgabetasunaren aurrean, basakeria gizartean ezartzen delako eta egunerokotasunaren parte bihurtzen delako.
Noiz arte utziko dugu hau gertatzen jarraitzea?

https://lasquesobrevivimos.farmamundi.org

Recomendada